2026
I. Euskal Herriko Catch 'N Serve Ball Txapelketa
Urtarrilaren 31n, larunbatean, Beach Tennis eta Kirol Gutxituen Euskal Elkarteak I. Euskal Herriko Catch 'N Serve Ball Txapelketa antolatu zuen Bilbon, Elorrieta auzoko saskibaloi kantxan zehatz mehatz. Kantxaren
erdian sare bat jarri genuen eta bi talde nahiko parekatu osatu genituen. Neska batek baino ez zuen jokatu; Kementsuak taldean, hain zuzen ere. Partida zirraragarria eta oso estua izan zen,
nahiz eta azkenean Bizkaitarrak taldeak eroso irabazi zuen. Asko gozatu genuen eta
horregatik jokatzen jarraitu genuen, nahiz eta normalean taldeek baino puntu
gehiago lortu.
Arrate izan zen jokatu zuen emakume bakarra, baina 2026an
zehar emakume gehiago animatzen saiatuko gara eta zorte pixka bat badugu,
emakumeez soilik osaturiko talde bat osatzen ahaleginduko gara
Bizkaitarrak partidaren bigarren zatian Kementsuak baino hobeto jokatu zuen eta jaurtiketa gogorragoak egin zituen, kasu batzuetan Kementsuak taldekoak saiatu ziren jaurtiketa zail horiek harrapatzen, baina Bizkaitarrak taldea ondo ibili zen etapuntu asko lortu zituzten bata bestearen atzetik. Adibidez, Joseba Zubiaurrek, saretik
gertu, jaurtiketa oso gogorrak egin zituen, askotan belaunetara botatzen zuelarik eta Bizkaitarrak taldearentzat puntu garrantzitsuak lortu zituelarik.Bizkaitarrak taldedekoak pase eta sakeekin ere
zehatzak izan ziren. Kementsuak taldeak ondo jokatu zuen, eta baita ondo konbinatu eta
eraginkortasunez jaurti ere. Hala ere, Bizkaitarrak taldea txapelketa irabazi zuen. Hemendik
aurrera, 2025eko ekainean hasi genuen eta Aste Santu iritsi baino lehen bukatuko dugu Euskal Ligarekin jarraituko dugu. Gure asmoa orain hobetzea eta nazioarteko txapelketa
batera joatea izango da, han Euskal Herria ordezkatu ahal izateko. Hauek izan ziren emaitzak:
Emaitza
Bizkaitarrak 40-26 Kementsuak
Bizkaitarrak taldea, Euskal Herriko txapeldun berria! Zorionak.
Argazki batzuk
Comentarios
Publicar un comentario